Jan ta lo in

Horixe da bizitza (beste gauza batzuen artean) jan eta lo egin! Animen gauaren bueltan elkartu ginen kultur etxean gau berezi bat ospatzeko. Heriotza eta beldurrarekin lotutako ipuinak entzuteko aukera izan genuen bertan, eta bide batez, sustoren bat ere hartu genuen. Mexikon gai hau nola bizi duten ere ezagutzeko aukera izan genuen gure lagun Betsyri esker. Eta amaitzeko helduentzako keimada (auzoko Jose aztiaren eskutik) eta txokolate gozoa haurrentzat (eta ez hain haur direnentzat ere). Hementxe dituzue argazki batzuk.

Post comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Sustrai aisialdi elkartea (CC) Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin