Nor gara

nor gara.resized

Sustrai Donostiako Loiola auzoko gazteei aisialdi alternatibo eta euskaldun bat eskeini nahi dien aisialdi taldea da. Bere helburu nagusiak honakoak dira:

  • Auzoko haur eta gazteen artean euskara bultzatzea.
  • Aisialdiaz baliatuta giza-balioen transmisioa egitea, hala nola, adiskidetasuna, besteekiko begirunea, elkar-lana, naturarekiko errespetua…
  • Loiolako haur, gazte eta gurasoak elkarren artean erlazionatzea eta erlazio hauek pixkanaka sendotzen joatea.
  • Auzoarekiko jarrera parte hartzaile eta eraikitzaile bat sustatzea.

Hauek izango dira Sustrai aisialdi taldearen ardatz bere jardunean.

Objetivos de Sustrai en castellano (PDF)

Begiraleak

Sustrai aisialdi taldean lanean gabiltzan guztiak bolondresak gara. Haur, guraso eta begiraleok osatzen dugu taldea eta guztien elkarlanaz ateratzen dugu aurrera proiektua.

Begiraleak auzoarekin harremana dugun gazte taldea gara adin, lanbide eta ibilbide desbedinak ditugu baino Loiola auzoak elkartu gaitu. Urtean zehar burutuko ditugun ekintzak prestatzen ditugu hilero egiten ditugun bileren bidez.

Unnamed al urt 18 2016

Behean eskuineko irudia: Estitxu Zabala | Irutxuloko Hitza

Hedabideetan

hitza.resized

“Irutxuloko hitza” astekariak gure taldeari buruzko artikulu bat idatzi zuen. Estitxu Zabalak elkarrizketa egin zigun taldeko hainbat kideri eta gure argazkia astekariko portada izan zen! A ze glamourra gurea 😛 Hemen duzue elkarrizketa irakurtzeko lotura:

Loiolak batzen dituelako

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sustrai aisialdi elkartea (CC) Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin