Sustraion 2017

Ederki pasa genuen urteari amaiera emateko festa. Hasi eta konturatu orduko bukatu zitzaigun Sustraiona! Beste urte batez DJ Mikeltxirekin dantza egiteko aukera izan genuen. Auzotarren elkarlanari esker ere merienda goxo batetaz gozatzeko aukera izan genuen ere. Eta aurten berritasuna! Sustraiko edalontzi berrerabilgarriak izan genituen. Plastiko gutxiago gastatu genuen honela, hondakinen murrizketari gure ekarpena eginez 😀 Oraindik ez duzu zure edalontzia? pasa zaitez “E&M estilistak” ile apaindegitik eta eskuratu zeurea!

Post comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Sustrai aisialdi elkartea (CC) Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin